Fuente: Fuente: © Ertzaintza -
http://www.ertzaintza.net/
720 e. Bilbo-bizikleta bat osten saiatzeagatik atxilotu dute
 |
BILBO - BIZIKLETA BAT OSTEN SAIATZEAGATIK ATXILOTU DUTE
Ertzaintzaren agenteek 61 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Bilbon, Areatzako parkearen ondoan aparkatuta zegoen bizikleta bat osten saiatzea egotzita.
Atzo eguerdiko ordu bi eta erdiak aldera, herritar batek Ertzaintzari deitu zion Bilboko Areatzako parkean kate batez zuhaitz bati lotuta utzi zuen bizikleta bat osten saiatu zirela esateko. Patruila bat bertaratu zen eta, berriemailearekin harremanetan jarrita, taberna batean edari freskagarri bat hartzen ari zenean bertan zegoen gizonezkoa bizikleta osten saiatu zela jakinarazi zien. Giltzarrapoa manipulatuta zegoela baieztatu ondoren, horretarako erabilitako kurrikak handik gertu zegoen lokal batean aurkitu zituzten agenteek.
Ustezko lapurraren nortasuna egiaztatzean, hura bilatzeko hiru agindu judizial zeudela betetzeko zain baieztatu zuten. Gainera, miaketa egin ziotenean, sakelako bi telefono, bi ordulari eta beste pertsona baten izenean zegoen dokumentazioa atzeman zizkioten, lapurretaren baten bidez lortutakoak antza.
Horren aurrean, agenteek atxilotu egin zuten A.B.S., 61 urtekoa, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten. Atxilotua atzo bertan jarri zuten epailearen esku. |